Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9037

Kontseilaria eta Vascuencea

$
0
0

Iribasen hitzaldia Euskaltzaindian (audioa). Aste honetan Iruñean Euskaltzaindia elkartu da Nafarroako euskararen egoera aztertzeko asmoz. Bertan egon da Nafar gobernuko Hezkuntza kontseilaria, eta bere hitzaldian Vascuencearen Legeraren onurak goraipatu nahi izan ditu. Horretarako, vascuencea erabiltzea eritzi du, bideoan entzun daitekeen moduan.

Baina politikak baditu une ironikoak, eta Iribas jaunak hizkuntza arrotz hori erabiltzeko moduan, guztiz kontrako mezua nabaritu da: legearen porrota, politikoen jarrera ganorabakoa, eta ezjakintasunaren laudorioa. Egia da bertze asko entzun ditugula horrelako atakan trabatuak, baina agian gutxitan ikusi da horren mesprezu borobila.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9037

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik