Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9016

Film mutu baten emanaldia, pianojoleak musika zuzenean inprobisatuz

$
0
0

Ostiral honetan, azaroak 29, ariketa polita egingo da Astigarragako Musika Eskolan (Gipuzkoa). 1925eko film mutu bat emango dute, zuzeneko musikarekin, eta azpitituluak (dakizuenez, errotuloak izaten dira film zahar hauetan) euskaraz izango dira. 18:30etan da zita Astigarragako Musika Eskolan, doan. Josetxo Fernandez de Ortegak joko du pianoa, inprobisatzen antza, filma ematen duten bitartean,

Buster Keatonen film bat da emango dute, Seven Chances (zazpi aukera), 1925ekoa. Sinopsi labur bat: Jimmy Shannon burtsako agentea porrot egiteko zorian aurkitzen da, abokatu batek bere aitonaren testamentua aurkezten dionean. Honek 7 milloi dolar uzten dizkio baina dirua jasotzeko bere 27. urtebetezeko egunaren 19:00 baino lehenago ezkondu beharko du, eta egun hori GAUR da.



Azpitituluak Blanki Soraluzek osatu ditu eta Jon Malagonek berrikusi ditu. Lehenago ere egin zuten halako saiorik Astigarragan. Argazkiak udaberrian egindako emanaldi batekoak dira, Harold Lloyd-en film hau eman zuten orduan. Beheko honetan Fernandez de Ortega pianojolea.



Argazkiak: Pastain / Astigarragako musika eskola.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9016

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik