
Euskaltzaleen Topaguneak atzo aurkeztu zuen Euskarak 365 Egun ekimena, herriz herri ekitaldi ugari bilduko dituen ekimen zabala. Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako ekimena Topagunean biltzen diren herri eta eskualdetako 36 euskaltzale elkartek antolatu dutela azaldu zuen Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak atzo goizean Kafe Antzokian egindako aurkezpenean, besteak beste Topaguneko kide den Zenbat Gara elkartea.
Iturria: zenbatgara.org
via @ZenbatGara: Euskarak 365 egun ekimena aurkeztu du Topaguneak http://t.co/HwExxOr8bH