Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9018

Idaztea eta irakurtzea gustokoak dituzu?

$
0
0

Idaztea gustuko baduzu eta zure lanak ezagutu arazi nahi badituzu baina ez badakizu nola eta irakurtzea gustokoa baduzu eta idazlan berriak ezagutu eta zabaltzen lagundu nahi baduzu, Entreescritores.com plataforma aurkeztuko dizut.

EntreEscritores.com literatur crowsourcing-aren arloko egitasmoa da, bertan irakurleek, idazleeri ematen dien babesarekin,  beraien idazlanak argitaratzeko aukera izango dute. Honetarako kolaboratzaileak ditugu:

  • Eskualde mailan, Gaumin argitaletxeak euskarazko lanak argitaratzen ditu.
  • Maila nazionalean, zazpi argitaletxerekin, Madrilgo Idazle Eskolarekin, Bartzelonako Ateneoko Idazketa Eskolarekin, Kataluniako Liburutegi Sarearekin eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearekin elkarlanean ari gara.
  • Nazioarte mailan, milioi bat erabiltzaile baino gehiago dauzkan Movellas autoargitalpen plataformarekin.
Irakurlea

Egitasmoak beste hizkuntza batzuetan irakurtzea sustatzen du, adibidez: katalanez eta euskaraz.

Eragile inplikatuen arteko harreman mota berriak eta lankidetza eredu berriak sortzen dituen gizarte berrikuntzako proiektu bat da:

  • Idazleek: beren lanak autoargitaratzen dituzte, irakurleak lortzen dituzte eta beren lanaren inguruan komunitate bat sortzen dute.
  • Irakurleek: liburuak baloratu eta komentatzen dituzte. Argitaletxeen bidez kaleratzea merezi duten liburuen aukeraketan irakurleek kritikokiparte hartzea liburuak hautatzeko prozesuaren demokratizazioan aurrerapauso bat da –orain arte, argitaletxeen esku zegoen–; izan ere,  EntreEscritores.com webgunean, irakurleek literatur kritikari gisa jarduten dute, egile berrien eta liburuen aurkikuntzan parte hartzen baitute. 
  • Argitaletxeek argitalpen eta kultur ikuspegitik berritzailea den proiektu batean kolaboratzen dute, online plataforma bat erabili, liburuak aukeratzeko prozesua aldatu eta irakurleek gehien baloratzen dituzten liburuak argitaratzen baitituzte. 
Ebook

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9018

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik