Los muertos indóciles saiakera gomendagarrian (Tusquets, 2013) atal bat eskaintzen dioCristina Rivera Garza idazle mexikarrak Twitter-i. Oulipo taldea eta haien esperimentuak aipatzen ditu, 140 karaktereko muga gutiziatsu hori Perec edo Queneau bezalako idazle frantsesek euren buruari ezartzen zizkioten arauekin parekatuz. Eragozpen edo traba batekin idatzitako testu batek eragozpen edo traba hori deskribatu egiten duela ezinbestean, alegia. Bere laburtasunagatik haikuekin eta aforismoekin konparatu duten arren, oso bitarteko ezberdina da Twitter: txioa denbora errealean sortzen da.
Iturria: harkaitzcano.com
via @landerabr: Twitter eta txioak izan ditu hizpide Harkaitz Canok bere blogeko azken sarreran: "Twit-tease" http://t.co/YeZA3iQiOr