Orain dela gutxi, Denny Chin epaileak erabaki zuen legezkoa dela Googlek milioika liburu eskaneatzea, ondoren Google Books zerbitzuan erakutsi edo saltzeko. Harrezkero, jendea gero eta arreta handiagoa jartzen ari da prozesuaren hutsegiteetan, Googlek kontratatutako langileek egiten dituztenak liburuak eskaneatzerakoan.
Image may be NSFW.Clik here to view.

Hainbesteraino non Tumblr bat ere sortu baita, akats horien berri emateko: The Art of Google Books. Argazki honetakoa Benjamin Shaykin artistak aurkitu zuen, eta The New Yorker aldizkariak jaso du.
Bertan langile baten eskua ikusten da, liburu zahar baten aurkibidea estaltzen, hatz erakuslean kondoi antzeko bat duela. Efektua, egia da, harrigarria da.
Clik here to view.
