Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9091

Eguberri Umama: CDa kalean eta zuzeneko estreinaldia Tolosan

$
0
0

 2003an Umama! (Elkar) eta 2007an Umama2 (Bonberenea Ekintzak) kaleratu ondoren, Juantxo Zeberio Etxetxipiak jazza eta abesbatza uztartuz sorturiko hirugarren proiektua aurkeztu du asten honetan: EGUBERRI UMAMA. Basque Christmas Songs. Batetik, CDa salgai dago honezkero, dendetan eta interneten, Bandcamp orrian. Bestetik, gaur ostirala hilak 13 estreinatuko da zuzenean Tolosan; segidan Hondarribian eta Donostian ere emango dituzte kontzertuak.   

 

Artze poetak dio: Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura, betiko iturri zaharretik;  guk ere sustraietara jo dugu berriz ere, zerbait berria, berezia eskeintzeko asmoz. Lan berri honetarako, txiki-txikitatik etxean eta kalean entzun eta abestu ditudan gabon kanta kuttunenak hartu ditugu lehengai gisa, moldaketak egin eta nahiko genituzkeen moduan grabatu eta jotzea izan da asmoa.

Egitasmoan parte hartu duten musikariak honakoak izan dira: Gonzalo Tejada kontrabaxuan, Mikel Andueza saxoetan, Hasier Oleaga baterian eta Juantxo Zeberio Etxetxipia pianoa eta konposaketetan. Haiekin batera, Sustraien ahotsa abesbatza (Zuz: Migel Zeberio), LASK haur abesbatza (Tolosa) eta Orkatz Txiki haur abesbatza (Zegama).

Abeslari bakarlariak, Ainara Ortega, Arantxa Irazusta, Xabier Ormazabal, Elene Arandia eta Jesus Mari Jauregi izan dira, eta Et Incarnatus Orkestrak ere parte hartu          du grabazioan, Xabier Zeberio (biolina) eta Iraide Ansorena (perkusioak) musikari gonbidatuekin batera.

***

Proiektua zuzenean aurkezteko txanda da orain. Horrela, gaur ostirala, abenduakn 13, Tolosako (Gipuzkoa) Leidor Antzokian izango da kontzertuan, 21:00etan; abenduaren 15ean, Hondarribiko Itsas Etxea Antzokian izango da, 19:00etan; eta urtarrilaren 2an, azkenik, Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan. (Sarrerak salgai: www.kutxasarrerak.net)

***

Oso pozik gaude auzolanean egindako lana izan delako, eta lagun askoren ekarpenei esker aterako delako aurrera. Hona aurrerapen txiki bat (grabaketako irudiak):  Eguberri Umama. Basque Christmas Songs.

Abesti bat entzun nahi? Oi Betlehem

Argibide gehiago: Juantxo Zeberio Etxetxipia

638 537 175 – jzetxetxipia@gmail.com

https://www.facebook.com/pages/Umama/199341170220555

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9091