Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Menhart letratipoa eta euskara

$
0
0

Kontatzen du Bernardo Atxagak bere azken liburuan, zelan, Renon zegoela, afari batean  tipografo profesional bat ezagutu zuen, eta galdetu ziola zer letratipo izan zitekeen egokia Z eta K asko dituen hizkuntza batentzat, euskara adibidez. Eta hark erantzun Menhart izan zitekeela bat, Oldrich Menhart tipoegile txekiarrak 1934an egina, zeren Menhart-ek txekiera baitzuen gogoan hura diseinatzerakoan, eta txekierak ere Z eta K asko baititu. Interneten bilatu, eta aurkitu dugu Menhart letratipoa, eta interesgarria iruditu zaigu euskarazko prentsa eta argitaletxeentzat. Egin aproba.


Gaur egun Linotype etxeak saltzen du Menhart letratipoa zortzi familiatan: normala, italikoa, beltza… Hala ere, ezer erosi barik ere, aukera ematen du ikusteko zelan irakurtzen den Menhart letratipoa norberaren hizkuntzan. Nahi baduzue, egin aproba, ikusi eta atera kontuak.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik