Igeldo Donostiatik bereizi eta herri izendatzea erabaki du Gipuzkoako Aldundiak Gipuzkoako 89. herria izango da bihar. Martin Garitano: "Igeldo udalerri da, igeldoarrek hala nahi dutelako". Azaroaren 11n egin zuten galdeketa Igeldon. Parte hartzea %72,1 izan zen, eta desanexioaren alde bozkatu zuten igeldoarren %61,38k. Estatuaren abokatuak galdeketa bertan behera uzteko eskatu zuen, baina ez zuen aintzat hartu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta egin egin zen.
Iturria: berria.info
via @berria: Bihar bihurtuko da #Igeldo Gipuzkoako 89. herria http://t.co/wWPVMdCkjD