Google Currents, edukiak irakurtzeko aplikazio mugikor bat, duela zenbait aste jarri zuen merkatuan Googlek, baina azken egunotan sekulako bultzada eman dio 'producer' edo ekoizle gisako erregistroa ahalbidetuz. Android smartphonea edo tableta baduzu, eta berdin iPhone edo iPad-a, Google Play edo iTunes biltegietatik pasatzea gomendatzen dizugu Currents instalatzeko. Eta eduki digitalak ekoizten badituzu, ekoizle nola bihur zaitezken begiratzea interesatzen zaizu. Guk egin dugu, eta jarri dugu jada Sustatu Google Currents-en.
Image may be NSFW.
Clik here to view.
Clik here to view.
