
2013a bukatzeko dago oraindik, baina, 2014ko Bertso Eguna antolatzen hasita gaude. Urtarrilaren 25ean ospatuko da eta egun osoko egitaraua prestatzen ari da Bertsozale Elkartea. Arratsaldeko ekitaldirako sarrerak urtarrilaren 7an jarriko dira salgai. Bazkideek afaritarako sarrerak eskuratzeko lehentasuna izango dute, urtarrilaren 7tik 15era. Bazkide ez direnek, urtarrilaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte.
Iturria: bertsozale.com
via @Bertsozale: Urtarrilaren 25ean egingo da Bertso Eguna http://t.co/vLPwg07cgy#bertsolaritza