
Gabon gaua Hondarribian igaro ohi dugu, familiartean. Gau berezia izaten da oso, zeren, afalostean, kantuan hasten baikara. Familiako tradizioa da, aspalditik datorrena, eta oso serio hartzen dugu denok. Goizeko ordu txikietara arte aritzen gara kantuan. Sortzen den giroa ezin deskribatuzkoa da; ez naiz saiatu ere egingo, bai baitakit ez nukeela lortuko, baina seguru nago badakizuela zertaz ari naizen. Duela urte batzuk amona konturatu zen batzuek lanak izaten genituela kantu batzuen hitzak gogoratzen, eta, laguntza gisa, Gabon gauean erabiltzeko kantu bilduma bat egiten hasi zen, handik eta hemendik kantu kuttunak, esanguratsuak, bilduz. Familiaren kantu bilduma moduko bat.
Iturria: 31eskutik.com
via @Idazkola: Itziar Otegi: "Gabonak eta gurasoen biodiskografiak" http://t.co/benfXerRDV via @31eskutik