Googlek bere sareko mapen bertsio berri bat atera du. Dirudienez oraindik probako fasean dago baina eskaera bat eginez edozeinek probatzeko aukera dago.

Behin martxan jarrita, lehen bistan itxura aldaketa nabarmen bat ikus dezakegu. Mapak garrantzia handiagoa hartzen du orrialdean (pantaila ia osoa betetzen duelarik) eta bilaketa kuadroa ere era oso sinple eta garbian jarri dute.
Bilaketa sistema asko hobetu dute, eta informazio gehigarri asko jarri ere bai. Era horretan, ibilbidearen denbora trafikoarekin (bai bataz besteko edota momentukoarekin) edota hau gabe kalkulatzen du. Baita bide alternatiboak proposatu edota garraiobide publikoa erabiliz helmugara ordu jakin batean heltzeko egin beharreko konbinazioak ere erakusten ditu.
Argazkiak.org | Google maps garraioa© cc-by-sa: urtzai
Azken hau izango da agian berrikuntza nabarmenetako bat. Non, garraiobide publikoa erabiltzeko ordutegi taulak eta berauen konbinazioak egiteko orrialde berezi bat garatu duten. Xehetasun guztiak ematen dizkizute bertan: Hartu beharreko garraio mota, geltoki bakoitzean izango duzun ordua, ibilbidearen denbora, desplazamenduaren kostu osoa eta baita erabiliko dituzun konpainien telefono zenbakiak ere. Dena pantaila batean eta ibilbidearen mapa interaktibo bat alboan duzula.
Argazkiak.org | Google maps ordutegiak© cc-by-sa: urtzai
Enpresa eta negozio desberdinen fitxak ere hobetu dituzte. Fitxa, bilaketa laukitxoaren azpialdean jarri dute (bilaketaren informazio gehigarri gisa) eta helbidea, telefonoa, webgunea, argazkiak... luze bat aurki ditzakegu. Gainera Google plus-eko erabiltzaileekin integratuta dago eta azken hauek enpresa puntuatu eta iruzkindu dezakete. "Street view" ikuspegi ezagunarekin ere ondo integratuta dago, izan ere, dagoeneko badaude zenbait negozioren egoitzak barnealdetik ikusteko aukera ere.
Argazkiak.org | Google maps enpresak© cc-by-sa: urtzai
Azkenik, Google Earth-en integrazio bat (3D Earth ikuspegia) egin badute ere, firefox/chrome eta linux sistema eragileetan behintzat ezin izan ditugu probatu. Denbora kontua izango dela pentsatu nahi dugu funtzionalitate hau ere Linux sistema eragileetan txertatu ahal izatea, ea bada laister probatzerik badugun.
AH!! Eta oso garrantzitsua den beste gauza bat. Guztia hasieratik EUSKARAZ dago!! On egin!!