Konparaziorako. Gamonal Burgosen: "Udalak proiekturako aurreikusitako 8 milioi euroak beste premia gordinago batzuetara bideratzeko eskaria izan bide dira hainbat arratsez luzatutako erreboltaren piztaileak. Herenegun udalak lanak bertan behera uzteraino." Eta Anoeta estadioa Donostian. "Urkullu entzun nuenean iragartzen Jaurlaritzak 10 milioi euro emango dituela Realaren futbol estadioa hobetzeko, gizarajoa pentsatu nuen nirekiko: murrizketa garai gorriotan Gamonalekin suspertutako herritarrek laster ekingo diote denon dirua horrela xahutzearen kontrako matxinadari."
Iturria: paperekoa.berria.info
via @desplazatua: Lehentasunak daude! Erabat ados @idurreski-rekin. Zergatik 10 milioi Errealari? "Futbola" http://t.co/V0D4HdgkZ1@berria