The New York Times egunkaria izugarri ari da indartzen sarean. Besteak beste, telebista kanal bat dauka Youtuben, eta bertan oso lan interesgarriak eskaintzen ditu: minutu bateko albistariak, bost minutu eta erdiko erreportajeak, retro erreportajeak aspaldi albiste izan ziren gaien inguruan… Hemen hiru adibide utziko dizkizuegu, zein baino zein interesgarriagoa, bai gaiengatik zein berauen tratamenduagatik.
Hona hemen hiru adibideak:
- Alokairuko sexua elbarrientzat. Frantzian egindako erreportajea.
- Maitemintzea 71 urterekin. Animazio lana, zutabe bateko testu batean oinarritua.
- Leihoak garbitzen New Yorken. Ez da txantxa leihoak garbitzea etxeorratzez betetako hiri batean.