Donostiako Casares Irratiak ikastaro hau eskaintzen dizu, irratsaio bat egiten ikas dezazun. Ikastaro honetan ikasleek irratiaren arlo ezberdinak barrutik ikusi eta ikasteko aukera izango dute: lokuzio-teknikak, gidoiak, alde teknikoa, eta abar. Esperientzia handiko bi profesionalek emango dute ikastaroa: gaur egun Onda Vascan lan egiten duten Jose Joaquin Forcada “Forki” eta Sergio Errasti.
Irakasleak: Jose Joaquin Forcada “Forki” eta Sergio Errasti
Hizkuntza: gaztelania
Datak: Otsailaren 12tik apirilaren 16ra
Ordutegia: Asteazkenak, 19:00- 21:00
Lekua: Casares K..E, Altza, Donostia
Matrikula: Matrikula otsailaren 5a baino lehen egin behar da, Casares K.E.-an edo Donostia Kulturaren webgunean.