
Ikastolen ondotik , Pierre-André Durand Pirineo-Atlantikoetako prefetak Biarnoko Calandreta eskola baten kontrako desmartxa abiatu du. Artixen klaseak emateko erabiltzen duen herriko etxeko eraikina uztea eskatu dio, Falloux legea egotzita. 2013 irailan, Biarnoan dagoen Artix herriko auzapezak prefetaren gutun bat eskuratu zuen, 2014ko uztailaren 4an Calandretak erabiltzen duen eraikinetik kanporatua izanen dela azalduz.
Iturria: kazeta.info
via @kazetainfo: Seaskaren ondotik eskola okzitaniarren kontra hasi da Durand prefeta http://t.co/WG628l0aAB