Abenduan jakin nuen eskaera zebilela Donostian Udal Liburutegiari Txillardegi izena emateko. Poztu nintzen: Aldundiarena 'Koldo Mitxelena' dugu, eta beste izen ilustre bat hirian dugun liburutegi sare bikainean primeran zetorrela iruditu zitzaidan. Ez nuen susmatu (a ze inuzentea!) asmoak ez zuela aurrera egingo. Berandu, Dani Goñi irakaslearen gutun baten bidez jakin dut hori, eta hark bezala, kontra egin duten zinegotzien jarrerari penagarria deritzot. Tristea eta mingarria, oso. http://irutxulo.hitza.info/2014/01/16/dani-goni-miren-aitziber-eneko-zergatik/
↧