Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9071

EZIN dut euskara nire kabuz ikasi!!

$
0
0

Orain dela lau urte hasi nintzen euskara ikasten. Nire euskarazko maila nahiko txarra zen momentu horretan eta gaur egun pozik nago esanez euskaraz idatzi eta  gutxi gora behera hitz egin ahal dudala.

 

Lehenbizi, euskaltegi batean hasi nintzen. Nire lanbidearen erruz ez daukat denbora askorik, horrexegatik euskaltegia ez zen aukera egokia niretzat. Momentu horretan irakasle partikular bat bilatu nuen, eta handik aurrera, nire irakaslea egon zen nire ondoan; batzuetan animatzen, beste momentutan irakasten eta normalean bere euskarazko gustua transmititzen.

Denok dakigu hemen “titulitis” arazoa daukagula, izan ere, errealitatea da normalean eskatzen dela agiri bat esaten euskara dakizula… Eta ez bakarrik euskaldunberrientzat, baita ere euskaldunzaharrentzat… Horrexegatik nik azterketak egiten ditut.

Nire ustez titulua lortzea, ez da bakarrik nire curriculum-ean ipintzeko, nahiz eta egia esan, beharrezkoa da nire lanerako, baina, nire ahalegina saritzeko da ere bai.

Zoritxarrez, gaur egun, euskaltegi batean ez banago ezin dut egin HABE-ko azterketa, eta funtzionarioa ez banaiz, ezin dut egin IVAP-eko azterketa…

Horrexegatik ikasle librea naizenez gero bakarrik daukat aukera bat: hizkuntza eskolan… (urtean behin bakarrik dago azterketa egiteko aukera).

Euskaltegi batean apuntatzera behartu nahi gaituzte!! Negozio bihurtzeko modu bat da?? Zergatik ez dugu aukera azterketara aurkezteko, euskaltegi batean izena eman gabe??

KATALUNIAN nahiko desberdina da (ni han egon naiz 3 urtez), eta han erraza da azterketa libreak aurkitzea (unibertsitateetan, udaletan, Generalitatean), garrantzitsuena ez delako sistema jarraitzea, inportanteena da hizkuntza ikastea eta erabiltzea.

Baina hau aurki dezakegu Aleman hizkuntzarekin eta ingelesa hizkuntzarekin, gutxienez badauzkazu 3 aldiz urtero egiteko azterketa ofiziala (hizkuntza eskolan, Goethe institutuan, edo Cambridge Unibertsitatean).

Euskara sustatzea betebeharra da, baina, askotan iruditzen zait, arraroa naizela, sistemaren kanpoan nagoelako, nire errealitatea da, ikasle librea izateagatik  zigortuta nagoela.

Ziur nago, ez naizela bakarra egoera honetan… Eta idazmen honekin bakarrik gustatuko litzaidake esatea beharrezkoa dela gauzak aldatzea. Euskara gure kultura da, eta ikasteko moduan librea izan behar da, eta ez beti erakundetuta!!!

Aldarrikatzen dut azterketa LIBRE egiteko aukera gehiago, hau da, derrigorrez inon apuntatu behar gabe.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9071

Trending Articles