Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9013

Marmotaren Eguna da gaur... edo Hartzaren Eguna!

$
0
0

Gaur, otsailak 2, da Marmotaren Eguna. Punxsutawney-n, Pensilvanian, jakina. Zinetik ezagutzen dugu askok ohitura hau, eta asmakizun amerikar moderno bat dela pentsatuko duzue askok. Baina, adi, Halloween jaiaren kasuan bezala, Euskal Herrian ere baditu aurrekari edo paraleloak kontu honek. Kandelaria eguneko kontuak...

Zer da Marmotaren Eguna?Punxsutawney herrian egiten dute. Phil izeneko marmota bat daukate enbor batean sartuta, eta otsailaren 2an, urtero, eguna argitzearekin marmota ateratzen dute zulotik, zerura begira jartzen dute, eta segun marmotak keinuren bat egiten duen edo ez, egun hotzak amaitu direla, edo neguak oraindik iraun behar duela pronostikatzen du Phil marmotak.

Gutxi gora-behera Andoni Aizpuruk eta Pello Zabalak egiten dutena tenporekin, baina estilo amerikarrean.

Horrez gain, film zoragarri baten harian ere agertzen da Marmotaren Eguna. Bill Murray eguraldi-gizona da eta kateatuta dago behin eta berriro egun berbera bizitzera, Marmotaren Eguna, hain zuzen.

Baina, hara, kontuaz idatzi izan du Oier Araolaza dantzari eta antropologoak, eta bai, kontu honek badu paralelorik Euskal Herrian. Animalia esnatu, zerura begiratu, eta horren arabera neguaren amaiera pronostikatu... Europako toki batean baino gehiagotan badira halako ipuinak.

Pirinio inguruetan, eta Euskal Herrian, hartza da, hain zuzen, otsailaren 2an, Kandelaria egunez, esnatzen dena. Gaur irtengo da hartza lozorrotik, bere leizetik, eta izarrei eta ilargiari begiratuko die. Eta orduan erabakiko du hartzak zenbat falta zaion neguari...

Kandelaria eguneko hartzarenak zerikusia du, halaber, inauteriekin.

  • Hainbat herri-inauteritako protagonista da hartza.
  • Inauteriak, berez, neguaren amaieraren ospakizuntzat ere har daitezke.
  • Inauteri egun aldakorrak noiz tokatzen diren jakiteko, ilargi-faseak ere tartean daude kalkuluan, eta hortaz, logika bihurri samar batekin zentzua du zeruan aztarnak ikusteak, negua noiz amaitzen den, inauteriak noiz diren igartzeko.

Informazio gehiago: Kandelaria eta hartza aipatzen ditu Oierrek mezu honetan. Beste helbide honetan, berriz, Inauterietako daten kalkuluei buruzko artikulua.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9013

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik