Geolokalizazio kontuetan trebatu nahi duzu? Ikasi nahi duzu ibilbideak seinalatzen eta partekatzen? Jakin nahi duzu nola atera etekina zure mobil edo tableteko GPSari? Zatoz datorren larunbatean, otsailak 8, 16:00etan Donostiako Hirikilabs-en egoitzara eta ederki pasako duzu! Tailerra euskaraz izango da eta izena eman besterik ez duzu tailerrera etortzeko: http://www.ikaskidetza.org/events/geo/
Hiri-partaidetza ekintza gisa antolatu dugu tailerra, hiriaren barruan hiri asko dagoelako. Ikasiko dugu lekuak eta ibilbideak seinalatzen eta horrela, ikusgarriago izango dira gure gustuko leku eta bideak: pasiatzeko ibilbideak, kirola egiteko, bizikletaz garraiatzeko…
Mapan jarriko ditugu normalean agerian ez dauden guneak, parkeak, ikasteko lekuak… Eta, batez ere, herri-ekimen eta gertaerak geolokalizatzen eta hedatzen ikasiko dugu.
Eguraldia lagun badugu, Hirikilabs-en inguruan ibiliko gara. Ez ahaztu zure mobil edo tableta!
Jardueraren fitxa osoa: http://www.ikaskidetza.org/ekintzak-jarduerak/fitxa08/
Ekintza hau ikaskuntza informala sustatzeko Ikaskidetza Sareak antolatua da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ikasmina programaren dirulaguntzaz.