Ixa taldean ingelesetik euskarara automatikoki itzultzen duten itzultzaile automatiko batzuk garatu ditugu azken urtean. Marie Curie beka batekin egin dugu. Orain sortutako prototipoak astebetean ebaluatu nahi ditugu, partehartze publikoarekin. Ebaluatoi publiko bat antolatu dugu. Neurri automatikoek ematen duten kalifikazioaz gain pertsonen iritzia ere nahi dugu. Lagundu, mesedez, parte hartu ebaluazioan.

Hizkuntza teknologiaren barruan erdaretarako ebaluatoi asko egin dira. Batzuek diote euskaraz ebaluatoia ez dela ondo joango, euskararen mundua txikiegia dela, baina IXA taldean animatu gara ebaluatoi bat antolatzen eta erantzun ona jasotzea espero dugu. Ea egia den! Parte hartuko duzuen guztiok “egundoko zozketa” batean parte hartuko duzue :-) Zozketa martxoaren 4an izango da.
Ingelesez dakizu? eta euskaraz?
Lagun iezaguzu euskara “teknologizatzen”!
Ebaluatoia otsailaren 14tik 25era!
Ingelesezko esaldi bat eta euskarazko bere bi itzulpen emango zaizkizu. Zuk itzulpen onena aukeratu beharko duzu. Besterik ez. Zure IRITZIA nahi dugu.
Ebaluatzen dituzun 10 esaldiko, zozketan parte hartzeko zenbaki bat esleituko zaizu. Gainera, esaldi gehien ebaluatzen dituzten 5 lagunei oparitxo bana emango diegu.