
Pako Iriondo Lizarralde 1926ko urriaren 13an jaio zen, Elgoibarren. Gaztetan futbolean aritu bazen ere, bizia mendiari eman zion Iriondok. "Eup" taldea sortu zuen mendi-irteerak egiteko eta haren ondoren Morkaiko Mendizale Elkartea 1943an. Berak egin zuen urte gehien, Euskal Mendi Federazioan lehendakari karguan. Espainiako Mendizale Federazioaren lehendakariordea eta Pyrenaica aldizariaren sustatzailea izan zen Iriondo, besteak beste.
Iturria: kanalak.berria.info
via @loramen: Pako Iriondo hil da, Euskal Mendizale Federazioaren lehendakari izandakoa. #elgoibar@berriahttp://t.co/00SZXSa1Rbhttp://t.co/TclNFkAzMk