Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

"Upelak daraman bidea" (Txus Arrieta) jaso du "Areago, Istorioak belarrietara" Kontakizun Laburren 1. saria

$
0
0

UPELAK DARAMAN BIDEA, Txus Arrietaren kontakizunak jaso du Areago. Istorioak belarrietara Kontakizun Laburren I. Lehiaketako 1. saria. 2. saria, "Igartubeitiko sorgina" kontakizunagatik Gorka Azkaratek jaso du. Epaimahaiak hiru aipamen berezi nabarmendu ditu kontakizunen freskotasun eta originaltasunagatik. Denboraren joana; oroitzeko beharra, Nerea Guijarrubiarena, Baserriko lagunak, Mikel Babianok idatzitakoa eta Ai, usoa!, Aitor Fernandez de Martikorenaren kontakizuna.

Areago.  Istorioak belarrietara Kontakizun Laburren I. Lehiaketa Igartubeiti Baserri Museoak sustatutako AREAGO egitasmoaren barne antolatua izan da, ondarearen inguruko lan modu berriak aztertzeko eta sorkuntza zein esperimentazio gune berriak sortzeko asmoz.  
 
Areago, Igartubeiti Baserri Museoko urteko programaren barne, 2011an bere ibilbidea hasten duen ondare berrikuntza proiektua da. Areago, sorkuntza eremuko lenguai ezberdinen erlazioaren bitartez eta euskarri ezberdinen erabileraren bitartez, ondare baliabideekiko beste harreman mota batzu esploratzen duen gune gisa sortzen da. 
 
Beste begirada eta narratiben bitartez, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten zenbait soinudun ibilaldi abian jarri ditu 2011tik. Horretarako euskal kulturako eragileek parte hartu dute, Maialen Lujanbio edo Arantxa Iturbe esaterako,   gaur egun Areagoren partaide diren kontakizunen sortzaileak. Kontakizun hauek Interpretazio Zentruan eskura dauden mugikorren bitartez entzun daitezke.  
 
Oraingo honetan,  Areagok, parte hartzea, sorkuntza prozesuak, kontakizun laburren bitartez, Igartubeiti baserriarekiko narratiba eta ikuspegi berriak nabarmendu nahi ditu, era berean euskararen erabilera eremu honetan eta ondare eremuan sustatuz. 

Parte hartzaileak: 

Guztira 20 parte hartzaileek aurkeztu dituzte kontakizunak, 23, hiru pertsonek bina kontakizun idatzi bait dituzte. 
  • Leire Alvarez: Igartubeitiko txantxangorria
  • Txus Arrieta: Upelak daraman bidea
  • Gorka Azkarate: Igartubeitiko sorgina eta Maddi baserrian
  • Lourdes Badiola: Gaur amets egin dut
  • Mikel Babiano: Lapurretan eta Baserriko lagunak
  • Aitor Fernandez de Martikorena: Ai, usoa!
  • Beñat Garaio: Kalekumearena eta Igartubeiti baserri zaharrari jarriak
  • Nerea Guijarrubia: Denboraren joana; oroitzeko beharra
  • Alaitz Imaz: Egun ilunaren argitasuna
  • Dorleta Kortazar: Igartubeitiko sagarrondoa
  • Iñigo Legorburu: Ez zaitez beldurtu
  • Miriam Luki: Alisioak
  • Suberri Matelo: Baserritik barkura, mundura
  • Milagros Mendia: Behin batean Igartubeitian
  • Oihane Mendizabal: Arto artean
  • Unai Murua: Igartubeitiko taupadak
  • Olatz Oiartzabal: Poxpi eta Koxk Igartubeitin
  • Eukeni Santamaria: Txalapartaren doinuak berria zabaltzen
  • Maddalen Zugasti: Ezin zitekeen bizitza hoberik imajina
  • Josu Zumeta: Basajaunaren sagarrak
Epaimahaiaren erabakia:
 
Kontakizun sarituen aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak kontutan izan ditu epaimahaiak: 
  • Kalitatea eta originaltasuna 
  • Proposatutako gaiarekiko egokitzapena 
  • Sormena
  • Kontakizuna soinudun eremura egokitzeko gaitasuna
Epaimahaiaren iritziz honakoak izan dira saridunak:  
Bi sari hauez gain, epaimahaiak beste 3 kontakizunek aipamen berezia izatea erabaki du, beraien freskotasun eta originaltasunagatik. 
Sariak: 
 
 

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik