Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Udaletxean izan naiz gaur, kontu batzuk zuzendu nahian, eta alferrik. Egokitu zaizkidan langileak ja...

$
0
0

Udaletxean izan naiz gaur, kontu batzuk zuzendu nahian, eta alferrik. Egokitu zaizkidan langileak jator eta atsegin aritu dira, baina burokraziaren makinak berak sortzen dituen akatsak gero ezin konpondu, nonbait. Halakoetan, idazleok beti aipatu ohi dugu Kafka, eta haren "Prozesua", baina, atenditu nauten enplegatu adeitsuen barkazioarekin, Udarregi zaharraren bertso hau paratuko dizuet: "Kontzejura etorri naiz / paper baten bila. / Pentsatzen jarrita're / hau dek alper pila. / Pluma eta tintero, / bastoi ta makila. / Pobriak altxatzeko / a zer kuadrila!"


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik