
(...) Kazetarien galderei erantzuteko ordua heldu denean ere, euskaraz aritu dira. Haserretu egin dira hedabide batzuetako kazetariak, eta gazteleraz egiteko eskatu dute. Zarautzen, Urola Kostan eta Gipuzkoan ofiziala den hizkuntzaren aldeko hautua egin dute ordea orduan ere lau ordezkariek: euskaraz erantzun dituzte galderak, herritarrek ez ezik erakundeek ere euskaraz bizitzeko duten eskubideari helduta. (...) Euskararik ez dakiten kazetariak bidali dituzten hedabideek, etxean dute arazoa. Hausnartu dezatela zergatik ez diren gai profesionalen moduan aritzeko, bertako hizkuntza arrotza zaienean.
Iturria: zuzarautz.info
via @kalaportu: Agerraldi garrantzitsua egin dute gaur Gipuzkoako lau erakunde publikok eta euskara hutsean aritu dira http://t.co/lBZErN72ni Zorionak!