Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9050

Ariketa fisikoak osasunean dituen onurak: zein, zenbat nola eta noiz? II. Bihotz eta odol hodien sistema

$
0
0

Orain dela mende erdia baino gehiago, Estatu Batuetako tren-enpresetan behatu zen bulegoetako langileek bihotz eta odol-hodietako patologiek eragindako hilkortasun handiagoa zutela trenbideak konpontzen aritzen ziren langileek baino. Ordutik hona, asko dira ariketa/jarduera fisikoak bihotz eta odol-hodietan duen eragin onuragarriaren aldeko frogak eman dituzten ikerketak, nahiz eta egin diren zorizko ikerketa kontrolatuak, arazo etikoak direla eta, ez diren asko. Ariketa fisiko programa egokiek bihotzaren uzkurgarritasuna handi dezakete, odoleko lipidoen kontzentrazioak egokitzeko ahalmena dute eta presio arterialaren jaitsiera eragin dezakete, batez ere gizaki hipertentsoetan.

Iturria: zientziakaiera.com

via @zientzia_k: Ariketa fisikoak osasunean dituen onurak: zein, zenbat nola eta noiz? II. Bihotz eta ... - http://t.co/NLxLXUWDvUhttp://t.co/gNDEHaOahH


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9050

Trending Articles