Jendea lan handia egiten ari da pelikulen azpidatziak euskaratzen, Azpitituluak.com webgunean ikus daitekeen bezala. Orain arte itzulitako film gehienak helduentzakoak izan dira, baina dagoeneko badago sorta eder bat, animaziozko filmez osatua, gehienak publiko gazteari begira egindakoak.

Animazioko film hauetako gehienak (9) Pixar faktoriak sortuak dira. Ghibli etxe japoniarrarenak ere (5) kontuan hartzekoak dira. Baita Disney (2) eta beste ekoiztetxe batzuetakoak ere. Guraso eta irakasle euskaldunek material egokia dute hemen denbora-pasa eta hizkuntzak lantzeko.
Hauek dira une honetan Azpitituluak.com webgunean euskaratuta dauden animaziozko filmak:
Arrietty (40 deskarga) - Ghibli
Brave (79 deskarga) - Pixar
Finding Nemo (32 deskarga) - Pixar
Haururen Gaztelu Ibiltaria (72 deskarga) - Ghibli
Ice Age, Continental Drift (42 deskarga) - Blue Sky Studios, 20th Century Fox
Itsaslurreko ipuinak (27 deskarga) - Ghibli
Mononoke Printzesa (86 deskarga) - Ghibli
Monsters University (38 deskarga) - Pixar
Mulan (igo berria) - Disney
Next Avengers (27 deskarga) - Marvel
Ponyo (50 deskarga, irudia film honetakoa da) - Ghibli
Ratatouille (26 deskarga) - Pixar
Tenshi no Tamago (25 deskarga), anime japoniar bat.
The Lion King (9 deskarga) - Disney
Toy Story (20 deskarga) eta bere ondorengoak, Toy Story 2 (32 deskarga) eta Toy Story 3 (22 deskarga) - Pixar
Up (87 deskarga) - Pixar
Wall-E (83 deskarga) - Pixar
Film hauen artean Wall-E da beteranoena Azpitituluak.com webgunean, Luistxok 2008an euskaratu baitzuen. Azkena igotzen, berriz, Mulan izan da, aste honetan bertan igoa.
Animazioko labur batzuk ere badaude, gainera, eta hauetan guztiz aipagarria eta gomendagarria bat bai behintzat: Logorama (Oscarra jaso zuen). Mini-atalen telesail euskaratu bat ere badago, Arzak Rhapsody (36 deskarga).