Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

e-makumeen lana itzaletik argira eraman nahian

$
0
0

Badaukagu e-maila, e-bookak, e-administrazioak... eta e-makume ugari eta potenteak ere bai. Baina albiste gutxi ikusten da emakume informatikarien lan oparoaren berri emateko. Horregatik ekarpen horiek Itzaletik argira eramateko ahalegin bat egingo dugu gaur EHUn.

Donostiako Informatika Fakultateko (DIFeko) albisteen difusioaz aritzen den DIFusi@ blogean zabaldu da gaurko ekitaldiaren berri:

Emakumeen nazioarteko eguna dator eta UPV/EHUk Informatika Fakultatea aukeratu du bere ekitaldia egiteko. Euskal Herriko Unibertsitateak urtero ospatzen du martxoaren 8a, baina aurten larunbata izango denez, martxoaren 7ra aurreratu da ekitaldia. Fakultatean hainbat erakusketa eta jarduera ari dira aurrera eramaten, eta horretan e-makumeak taldeak hartu du gidaritza.

Jardueren adibide gisa honakoak:

Jarduerez gain martxoaren 7ko ekitaldiak berak ere badu interesik:

  • 10:30etan Ekitaldi akademikoa
  • 12:00etan Bertso-trama: Bitetik bytera, istoriotik historiara
    Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi bertsolariak
    eta Aitzol Astigarraga gai-jartzailea

Ekitaldiaren programa osoa esteka jarraituz ikusi ahal izango duzue.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik