
Ogibidez abokatua da Elena Laka (Eibar, Gipuzkoa, 1966). Euskalgintzari lotuta egon da gaztetatik, batik bat jaioterrian. Izan ere, ...eta kitto euskara elkartearen sorreran parte hartu zuen. Euskarazko hainbat komunikabidetan ere kolaboratzen du. Topaguneko batzarrean izendatu zuten atzo Laka lehendakari, Gasteizen. Horrez gain, zuzendaritza batzordeko lau kide aldatu zituzten, eta bazkide berri bat onartu zuten: Etxebarriko (Bizkaia) Arpela euskaltzaleen topagunea.
Iturria: paperekoa.berria.info
via @urtziurkizu: .@topagunea k lehendakari berria du:@ElenaLaka ; elkarrizketa gaur @berria n. http://t.co/sIF9mAcHJl