Eusko Jaurlaritzak V. Mapa soziolinguistikoak utzitako datuak eman ditu ezagutzera berriki. Gutxi hitz egin da, azken urteotan, gune soziolinguistiko euskaldunenek izandako bilakaeraz. Maren Belastegi UEMAko lehendakariak arnasguneen inguruko hausnarketa plazaratu du iritzi artikulu baten bitartez.

Euskararen sustapenean dihardugunon artean, kontsentsu zabalaz baieztatzen da arnasguneak garrantzitsuak direla euskararentzat. Baina zer egin dugu arnasgune horiek zaindu eta babesteko? Zer egin dugu arnasguneak hedatzeko?
Ezin da esan ezer egin ez denik. Baina bai egindakoa ez dela nahikoa izan. Instituzioetatik nahiz euskalgintzako eragileen aldetik euskara sustatzeko ahaleginean aritu gara, baita gune soziolingusitiko euskaldunenean ere. Hainbat egitasmo jarri dira abian, baina aitortu behar da, oro har, ez dela eremu jakin horretarako egitasmo bereziturik landu.
UEMA saiatu da horretan. Biztanleen %70ak baino gehiagok euskaraz dakiten udalerriak bildu, eta udalerri euskaldunetako bizitza publiko zein pribatua euskaraz izan dadin bideak urratzen. Bide oparoa egin da udalen euskalduntzean. Herritarren sentsibilizazioan ere eragin nahi izan da. Baina errealitateak erakusten du, zeharkako politikek, hirigintzako proiektuek edo garapenari lotutako esku-hartzeek esaterako, euskara sustatzeko ekimenek baino eragin handiagoa izan dutela udalerri euskaldunetako egoera soziolinguistikoan.
Aitzitik, ez gara axolagabe egon udalerri euskaldunetan burutu diren hirigintzako hainbat proiekturen aurrean. Egoera soziolinguistikoa kaltetu zezaketela jakinda, kezkaz ikusi ditugu horietako asko. Besterik da, zer egin dugun. Eta horretan, argi dago tresnak falta izan zaizkigula.
Orain, arnasguneetan eragindako kalteak erreparatzen ipini behar ditugu indarrak. Arnasguneei bizi indarra ematen. Udalerri euskaldunetan ere euskarak bizitasun handiago behar du, arnasguneen hedatze prozesua burutzeko.
Baina ezin gaitezke etengabe egindako kalteak konpontzen aritu. Euskararen arloan ere, beste hainbat arlotan egiten den moduan, prebentzio politikak abian jarri behar dira. Udalerri euskaldunetan behar beharrezkoa da politika orokorrean ere hizkuntzaren ikuspegia txertatzea. Udalerri horiek hizkuntzaren ikuspegitik bereziak direnez politika bereziak behar dituzte. Eta arnasguneen garrantzia aitortzetik, arnasguneei garrantzia ematera igarotzen garen unean, hizkuntza politika eraginkorragoa egiteko oinarriari lotuko gatzaizkio.
Tokiko errealitate soziolinguistikoa kontutan hartuta diseinatu behar da hizkuntza politika. La Bastida eta Aramaioko errealitate soziolinguistikoek ez dute antzekotasunik. Barakaldon eta Lekeitio euskarak dituen beharrak ez dira berdinak. Irun eta Azpeitiko lehentasunak ezin daitezke berberak izan. Tafalla eta Baztanen izan ditzaketen erronkak ezin dira parekatu. Udalerri euskaldunek aukera paregabea eskaintzen dute hizkuntza politika aurrerakoiak bultzatu eta garatzeko. Horregatik, aitzindari eta bide urratzaile izan behar dute hizkuntza politikari dagokionean.
Udalerri euskaldunetako egoera soziolinguistikoan eragiten duten faktoreak askotarikoak izaki, euskararen arnasguneak zaindu eta hedatzeko egitasmoek adostasun eta babes zabala behar dute, instituzioen eta eragile politiko nahiz sozialen arteko elkarlana. Herritarren ahalmentzeak ere urrats eraginkorrak emateko parada eskaini diezaguke. Baina gehiegitan egiten den moduan, ezin dezakegu, euskara normalizatzearen ardura herritar bizkarrean deskargatu. Udalerri euskaldunetan bederen, instituzioak herritarren eta bertako errealitate soziolinguistikoa baino atzerago dabiltza. Arduradun politikoei eta instituzioei dagokie norabidea markatu eta egitasmoak abian jartzea. Baita elkarlanerako guneak sortu eta indarrak biltzen aritzea ere.