Auzitegi Gorenak ebatzi bezala, Gipuzkoako diputazioan bandera espainola jartzeko inposizioaren aurrean zerbait egin beharra zegoelakoan nago ni ere, eta, eraikin ofizialetan halakorik ez gertatzeko, irtenbide bakarra bururatzen zait orain, akaso inspiratuegia ez nagoelako: independentzia. Gainerako guztia adabakiak jartzea besterik ez da, nahiz eta delako adabakiak hogeita lau metro karratu izan eta nahiz eta delako adabakia lurretik hamalau metrotara haizearen kapritxoetara emana egon, Diputaziotik hainbat metrotara.
Iturria: paperekoa.berria.info
via @desplazatua: Banderak gurtu beharraz-eta, "Gurutzean" @angelerro-http://t.co/2J1hvEY6Bj@berria