
Puerto III espetxean dago Arantza Zulueta. “Atxilotu zutenetik hona funtzionarioak besterik ez ditu ikusi. Pertsona gisa suntsitzea da duten helburua”. Enparantza Segoviako espetxean dute, han dagoen euskal preso politiko bakarra da. Emparantzaren bikotekide Maider Alustizak salatu du erabat isolatua dutela: “Funtzionarioak besterik ez ditu ikusten”. Bis familiarretara 3 haur sartzen uzten diote, eta bost seme-alaba dituzte: “Bi hilabetean behin soilik ikusi dezakete aita”, adierazi du Alustizak. Presoen kolektiboaren abokatu zirenean, lan horren kontrako operazio batean atxilotu zituzten biak urtarrilean.
Iturria: berria.info
via @berria: Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuek espetxean "muturreko" egoera jasaten ari direla salatu du Etxeratek http://t.co/OrZhP0iDh2