Guardia Zibilak azken orduetan hogei lagun baino gehiago atxilotu ditu Interneten terrorismoa goratu dutelakoan. Goizean izan da atxiloketa horietako zenbaitzuen berri, baina Efe albiste agentziak zabaldu berri du hogei baino gehiago direla. Albistean dioenez, Hego Euskal Herrian, Espainian, Galizian eta Katalunian burutu ditu atxiloketak. Efe albiste agentziaren informazioaren aurretik ezer gutxi zabaldu du Espainiako Barne Ministerioak.
Iturria: beta.berria.info
via @larrabe1: EFE agentziaren arabera, 20 pertsona baino gehiago dira atxilotutakoak: http://t.co/xD11ha8A8R