Urte berri on, amona! (2011) edo Aupa Etxebeste! (2005) euskal film arrakastatsuak zuzendu ditu besteak beste Telmo Esnalek, eta orain dantzaren inguruko filma egiteko proiektuarekin ari da buru-belarri. Dantzari aritu izan da Telmo Esnal, Goizaldi dantzari taldean aritu zen hainbat urtez, eta Argia taldearen Zortziko ikuskizunean ere dantzatu zuen.
<Iturria: dantzan.com
via @dantzan: Telmo Esnal zine zuzendariaren proiektu berriak "Dantza" du izena. Hona hemen trailerra ikusgai! http://t.co/5ACCsxYNk5