Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Maiatzeko soziolinguistika solasaldia

$
0
0

Maiatzaren 13an (asteartean) izango da hurrengo BAGERAren Soziolinguistikako solasaldia ohi bezala 19:00etatik 21:00etara San Telmo Museoan (Donostia). Hilabete honetako gaia euskararen erabilera izango da.

 

Ezagutza eta erabileraren arteko mataza kezka iturri gisa plazaratzen zaigu etengabe. Baina, benetan horren kezkaturik egon behar al dugu?

- Zein da ezagutza eta erabileraren arteko aldea?

- Dugun ezagutza tasarekin erabilera altua, dagokiona ala baxua dugu?

- Zein faktorek eragiten du ezagutzatik erabilerarako aldean?

- Nola eragin horiengan?

 Irakurgaiak:

  • Soziolinguistika aldizkariaren 84. zenbakian Iñaki Martínez de Lunak idatzitako artikulua (Egoeraren gaineko gogoetak eta norabide proposamenak). Dokumentua hemen
  • Berrian argitaratutako “etxeko gotorlekua, auzitan” artikulua.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik