
Jakin aldizkariak zuzendaria (Lorea Agirre) eta zuzendaritza berria aurkeztu zuen atzo. Orain arteko lemazainak, Joan Mari Torrealdaik, talde horretan jarraitzen du, baina gidaritza pasatu die jada gaztegoei. Atzo elkarrizketa egin zioten Berrian Torrealdairi, eta bertan Jakin Interneten indartuko dela zioen: "Guk talde bizi bat egitea bilatzen dugu; arazoetan modu bizi, jarraitu eta aktualizatu batean sartzen den aldizkari bat izatea, eta, beraz, eztabaidak sortu eta antolatu, erantzunak jasoz, osatu… Askoz ere dinamikoagoak eta biziagoak izatea nahi dugu, eta hori webgunean egin daiteke, digitalean, baina paperean ez. Beste presentzia batzuk lortuko ditugu, eta papera bera ere beste modu batean zabalduko dugu."
Iturria: beta.berria.info
via @Joanmari: Joan Mari Torrealdai: «Poztekoa da herentzia hain esku onetan uztea, krisirik eta etenik gabe» http://t.co/ROE0TOSa1e via @berria@jakin_eus