Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Ikusten-Ikasten: Hezkuntza eta ikus entzunezko narrazioak' topaketak antolatu ditu Tabakalerak

$
0
0

Azken hamarkadetan informazioaren jendartea, kultura bisualaren mundu globalizatua edota sare sozialak bezalako kontzeptuek, gure pentsaera eraldatu dute. Horien arabera mugitzen gara orain eta eskolak ere, eta hezkuntza testuinguruak orokorrean, errealitate hori bizi du. Egoera honen aurrean, garrantzitsua da hezkuntzaren esparrutik teknologia berrien erabileraz jardutea eta horien gaineko begirada kritikoa lantzea. Testuinuguru honetan, maiatzaren 20tik 23ra IKUSTEN-IKASTEN izeneko Topaketak antolatu ditu Tabakalerak. Arratsaldez izango dira, 16:30etik 19:30era, Sukaldean. Parte hartzea doakoa da, www.tabakalera.eu webgunean izena emanda.

Irakaslegoaren, hezitzaileen, sortzaileen eta arloko beste profesionalen interes eta beharretatik abiatu ditugu topaketa hauek. Ikus-entzunezko sorkuntzak eta teknologia berriek hezkuntzarako baliabide gisa dituzten aukerak arakatzea dugu jomuga. Batik bat, ikus-entzunezko narratibak, teknologia berriak, hezkuntzari lotutako bideogintza edota “edukomunikazioa” bezalako esparruetan mugituko gara. Pedagogiak eta ikus-entzunezkoak ardatz dituzten esperientziak ezagutu eta trukatuko ditugu, eta estrategia eta hezkuntza proiektu berriak garatzeko bidea emango duen lanerako sare bat sortzeko apustua egingo dugu.

Tabakaleraren Sukaldean (Mandasko Dukea, 32) egingo diren Topaketek hiru zati izango dituzte:

  • “Praktiken bankua” esperientzien trukaketa:Lehen bi egunetan, maiatzak 20 eta 21, Bertako hezkuntza proiektuak partekatzeko eta kontrastatzeko espazioa izango da Sukaldea. Tabakalerak egindako deialdiari erantzunez euren proiektuen berri ematera hurbilduko dira zenbait elkarte, eskola, ikasle talde, etab.

    Lehen egunean, Arrasateko Arizmendi Ikastolako ikasle talde bat, Bitartean elkarteaVACA proiektuarekin eta Ikertze elkartea, zineari lotutako egitasmo batekin izango ditugu. Bigarren egunean Ubiqa elkarteak Identibuzz proiektua aurkeztuko du, Komunikatuz taldeak komukazio proiektu komunitarioen inguruan hitz egingo du, Surfrider Foundationek ingurugiroarekin lotutako hezkuntza proiektuez jardungo du eta Lauaizeta institutuko Mikel Mendizabal irakasleak ikasleekin dituen hezkuntza proiektuak aurkeztuko ditu.

  • Proiektu berrien prototipoak sortuz: Hirugarren eta laugarren egunak lantegi formatoa izango dute eta hezkuntza proiektu zehatzak garatzea izango da helburua, egoera, zailtasun eta baliabide errealak kontuan izanda. Bi proposamen ezberdin egongo dira eta partaideek bietako bat hautatu beharko dute. Bata Mobiolak elkarteak dinamizatuko du eta bestea Teleduca elkarteak.

- Mobiolak taldeko kideek dinamizatutako lantegian “transmedia” izaera duten proiektuak landuko dira, IKTak, bisualitateak teknologia berriekin lotuta, etab.

- Teleduca elkartearekin ikusentzute ekoizpenak, hezkuntza eta bideogintza jorratuko dira.

  • Ikusentzutezko programa: Topaketei amaera emateko, azken egunean, hilak 23, arratsaldeko 20:00etik aurrera proiekzio saio ireki bat egingo da. Teleduca taldeak Bartzelonako Mediona herrian 2014an egindako proiektu baten harira egindako dokumentala proiektutako da, Documental de poble.

 

 

IKUSTEN-IKASTEN - DINAMIZATZAILEAK

TELEDUCA . Hezkuntza eta komunikazioa

Kataluinian lan egiten duek kolektiboa da. Batik bat ikus-entzunezko hezkuntza, teknologia berriak, eskolen arteko eta eskolak eta bestelako erakundeen arteko lankidetza, kultura-aniztasuna eta sareko lana jorratzen dituzte. 15 urte baino gehiago daramatzate lanean, bideogitza proiektu pedagokikoetan, irrati komunitarioetan, irakaslegoaren formakuntzan, eskola testuinguruko eta auzoetako parte hartze plangintzen ikerketetan, gazteentzako zentroetan eta landa guneetan. Webgunea: http://www.teleduca.org

 

MOBIOLAK

Proiektu artistiko, kultural eta sozialen garapen eta ekoizpenean lanean diharduen profesional taldea de Mobiolak. Gizarte berrikuntza eta berrikuntza artistikoan arreta jarrita, pertsona taldeen arteko loturak sustatzea intesatzen zaie bereziki, horretarako antzerkiarekin eta ikus-entzuzkoekin lotutako teknikak erabiliz.

Metodologia parte hartzaileak erabiltzen dituzte, norbanakoen jabetzea bilatuz, aukera berdintasuna, integrazioa, praktika kolaboratiboak, sareko lana, kulturartekotasuna eta kulturara eta eta komunikabideetara sarbide demokratikoa sustatuz. Webgunea: www.mobiolak.org

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik