
Azal eta mamiz berrituta kaleratuko da BERRIAren papereko edizioa larunbatetik eta igandetik aurrera. Erredakzio multimedia eta multiplataforma bihurtzeko urratsak hasi zituen BERRIAko erredakzioak orain bi urte. Iaz, hamar urte bete, eta bide horretan sakontzeko konpromisoa hartu zuen. Urtebete pasatxoko gogoetaren eta lanen ostean, webgune berritua martxan jarri da jada.
Iturria: berria.info
via @ikertb: Larunbatean jauzi eginen du @berria-k. Xehetasunak @peruarenaansa-k:http://t.co/pJSwGEt93A#BerriaBerritzen