
Ustezko delituak preskribatuta daudelako, epaileak 'Egunkaria'-ren auzi ekonomikoa itxi du. Joan den apirilaren 7an Egunkaria-ren auzi ekonomikoaren aurretiazko saioa egin zuten, Donostian. Kasua artxibatzeko eskatu zuten defentsak, auzia preskribituta dagoela esanez. Aldiz, fiskalak zigor eskaerei eutsi zien, eta ahozko epaiketa egiteko galdegin zuen. Epaileak auzia itxi du. Fiskalak alegazioa jartzeko bost eguneko epea du orain.
Iturria: berria.info
via @berria: [AZKEN ORDUKOA] Epaileak 'Egunkaria'-ren auzi ekonomikoa itxi du usteko delituak preskribatuta daudelako http://t.co/7PVHSeEmWX