Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9052

Swiftkey euskarazko predikzioarekin dohainik Google Playn

$
0
0

2011an iragarri zenean instalatu nuen SwiftKey telefonoan eta orduandik oso pozik nabil berarekin. Produktua dohaineko bihurtu dute orain eta Google Playtik deskargatu daiteke, Android mugikor eta tabletetan instalatzeko.

Hainbat hizkuntzatan idazterako orduan ordura arte erabili nituen teklatuen funtzionamenduak ez zitzaizkidan gustatzen. SwiftKeyk berak igartzen du zein hizkuntzatan ari zaren eta predikzioak horren araberakoak dira, espreski hizkuntza zein den esan gabe.

Aplikazioa instalatzearekin, hiru hizkuntza pakete edo hiztegi jar ditzakegu. Euskal Herriko erabiltzaile benetan eleaniztuna euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa erabiltzeko gai bada, horietako bat kanpoan utzi beharko du, tamalez. Baina hiru hizkuntzarekin gehienon beharrak beteta egon daitezke, eta oso oso praktikoa da, ez zara ibili behar esaten edo aukera klikatzen hizkuntza batetik bestera salto egiteko: aldi berean predikzioak egiteko gauza da Swiftkey, eta ondo asmatzen du.



Argazkiak.org | Swfitkey© cc-by-sa: erral

Programaren aukerek gainera sistema prediktiboaren funtzionamendua aldatzeko aukera ematen dute: predikzioak egin eta automatikoki zuzendu, ala predikzioak egin eta nahi baduzu bakarrik erabili. 

Oso erosoa iruditzen zait eta ondo ikasten du gainera. Badut lankide bat, mezu asko eta askori pantailan 3 aldiz sakatuz erantzuten diena. 

Programaren erabilera gomendatu, instalatu eta probatu duten lagunek oso gustuko dutela esaten didate. Zuk ere probatu eta esan zer iruditzen zaizun!


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9052

Trending Articles