Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9035

Baxe Nafarroa atzera utzita Lekornen ospatuko da EHZ-ren aurtengo edizioa

$
0
0
2012 bukatu bezain laster, 2013. urteko egitasmoen aipatzeko ordua etorri da Euskal Herria Zuzenean festibalarentzat. Larunbat goizean biltzar nagusia egin du jaialdia antolatzen duen elkarteak, Hazparnen. Arrosa, Idauze-Mendi eta Heleta bisitatu ondoren, aurten Lekorneko Garroko gazteluak bere itzalpean hartuko du Euskal Herria Zuzenean jaialdia. Xiberoan abiatu, Baxe Nafarroan segitu eta oraingoan Lapurdira hurbilduko da, lehen aldikoz, festibala. Aurtengo festibala ekainaren 28tik 30era ospatuko da. Festibalaren formulari buruz xehetasun gehiago izanen ditugu ondoko asteotan. Euskal Herria Zuzenean jaialdia Heletatik Lekornera aldatzea erabaki zuten, larunbat goizean, antolatzaileek Hazparnen egindako biltzar nagusian. Horrez gain, 2013an zein formula jarraituko duten erabaki, administrazio kontseilu berria osatu eta bilan ekonomikoa bozkatu behar izan zuten.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9035

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik