Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9016

Debabarreneko Tripontziak: gastronomia sustatzeko, Twitter eta argazkien bidezko sariketa bat

$
0
0

Zatoz Debabarrena eskualdeko gure gastronomia klubeko jatetxe eta tabernetara, zabaldu Twitterren bertako argazkiak eta irabazi sari interesgarriak. Jatetxeetan 25 euroko menu landuak dituzu, eta tabernetan bi pintxo eta bi edari 4 euroko prezioan. Adi, ekainaren 29a arte iraungo du promozio honek.

Jatetxeetan

“Tripontzi menua” eskaintzen dizugu pertsonako 25 eurotan (BEZ barne). Erreserba egitean "Tripontzi menua" nahi duzula esan. Menutik kanpoko produktuak aparte ordainduko dira.

-TXINDURRI ITURRI (Itziar)

-BELAUSTEGI (San Migel gaina, Elgoibar)

-CALBETON (Deba)

-ERROTA BERRI (Itziar)

-HOSTAL ITZIAR (Itziar)

-JARRI TOKI (Mutriku)

-KANALA (Itziar)

-LASTURKO TABERNA (Lastur)

-SALEGI (Itziar)

-SAN JUAN (Mutriku)

-URGAIN (Deba)

-AZITAIN ERRETEGIA (Eibar)

Pintxo-tabernak

Probatu taberna hauetako “Tripontzi lotea”. Taberna bakoitzak bi pintxo propio eta bi edari eskaintzen ditu 4 euroan.

-KULTU (Eibar)

-KOSKOR (Eibar)

-SALEGI (Itziar)

-URGAIN (Deba)

Sariak:

Bi sari egongo dira: bata, argazkirik originalarentzako eta bestea sailkapenean lehen postua lortzen duenarentzat.

Bi kasuetan, ASTEBURU BIKAINA DEBABARRENEAN!!!

Sari bakoitzeko:

  • Gau bateko egonaldia eta gosaria bi lagunentzat DEBABARRENEKO Klub gastronomikoko ostatu batean.
  • Bazkaria edo afaria bi lagunentzat DEBABARRENEKO Klub gastronomikoko jatetxe batean.
  • DEBABARRENEKO Klub gastronomikoko establezimenduetako produktuekin egindako otarra
Epeak:

  • Menu bereziak eskatu eta ondoren argazkiak partekatzeko Twitterren, ekainaren 29a arte!
  • Sariak, 2014ko abenduaren 31a baino lehen gozatu ahal izango dira.
 

Nola parte-hartu

1-.Sortu erabiltzailea lehiaketan. Horretarako Twitter kontua eduki behar duzu. Egin klik gure orrian ageri denParte Hartu / Sartu botoian.

2-.Joan zaitez lehiaketa osatzen duten jatetxe eta pintxo-tabernetara. Jatetxeen kasuan, erreserba egitean aipatu ezazu "Tripontzi menua".

3-.Igo zure Twitter kontura jatetxe edo tabernan ateratako argazkiak, traol zehatz hauek erabiliz: #tripontziak eta #JatetxeIzena (igo nahi dituzun argazkiak: jakiak, tokia, zure konpainia,...).

4-.Puntu bat lortuko duzu gure jatetxe edo taberna batera joan eta argazkiak txiokatzen dituzun bakoitzean. Puntuatzeko, establezimendu bakoitzeko argazki bakarra atara beharko da egun bakoitzean.

5-.Lehiaketa amaitzean, puntu gehien eskuratzen dituen erabiltzaileak sari bat irabaziko du.

6-.Lehiaketan zehar argitaratu den argazki originalenak saria jasoko du baita ere. Argazki originalena epaimahai batek aukeratuko du.

Informazio osoa, hemen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9016

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik