Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9012

Felipe VI erregetzarekiko oposizioaren azterketa

$
0
0

Dudarik gabe, gaur egun historikoa izango da. Euskal Herrian nahiz Kataluinan, eta Estatuko hiriburu hainbatetan mobilizazio jendetsuak espero dira. Hori da behintzat egin dugun azterketak diotena.

Europako azken Hauteskundeetako emaitzei jarriki, Estatu Espainiarreko monarkiaren jarraipenaren kontra agertu diren alderdiek duten babesa aztertu da. Horrela, Estatu Espainiarreko probintzietan Izquierda Unida, Podemos, Primavera Europea (besteak beste EQUO, Compromis eta CHA alderdien koalizioa), Los Pueblos Deciden (besteak beste EH Bildu eta BNG alderdien koalizioa) eta ERC alderdiek izandoko emaitzak abstentzioaren datuekin alderatu dira

Maiatzaren 25eko emaitzak aztertuz, alderdi hauek jaso zuten bozka kopurua hiru probintzietan %40 gainditu dute: Gipuzkoan %43.97 bozka lortu zuen (%57.01 abstentzioarekin), Gironan %42.72 bozka lortu zuen (%52.72 abstentzioarekin) eta Nafarroa Garaian %40.77 bozka lortu zuen (%53.59 abstentzioarekin).

Kataluinako eta Euskal Herriko beste probinitzietan honako emaitzak lortu ziren: Lleidan %39.12 bozka lortu zuen (%54.50 abstentzioarekin), Bartzelonan %39.06 bozka lortu zuen (%51.77 abstentzioarekin), Araban %37.74 bozka lortu zuen (%56.46 abstentzioarekin), Tarragonan %37.38 bozka lortu zuen (%55.23 abstentzioarekin) eta Bizkaian %33.72 bozka lortu zuen (%54.24 abstentzioarekin).

Ondoren, Pontevedra-n %30.65 bozka lortu zuen (%53.68 abstentzioarekin), A Coruña-n %29.83 bozka lortu zuen (%56.09 abstentzioarekin), Valéncia-n %29.78 bozka lortu zuen (%47.02 abstentzioarekin), Illers Balears-en %28.84 bozka lortu zuen (%63.54 abstentzioarekin), Asturiasen %27.97 bozka lortu zuen (%56.80 abstentzioarekin) eta Las Palmas-en %25.91 bozka lortu zuen (%62.23 abstentzioarekin).


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9012

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik