“POI”-ek garrantzi handia izango dute hemendik aurrera Ibilbideak-en. Baina nola adierazi “POI” euskaraz? Eta “WPT”?

Hemendik aurrera “POI” hitza “ibilbidea” bezain arrunta izango da egitasmo honetan.
Gaztelaniaz “POI” adierazteko “POI” bera edo “punto de interés” erabiltzen da. “WPT” esateko berriz, ez dugu hitzik ezagutzen eta “waypoint” hitzaren erabilera oso zabalduta dago.
Eta euskaraz?
Ba euskaraz ez dugu ezagutzen eredu nagusirik. Beraz, erarik txukunena aurkitu behar dugu kontzeptu horiek euskaraz izendatzeko.
Hemendik aurrera “POI” euskaraz esateko “interesgunea” hitza erabiltzea pentsatu dugu, eta “WPT” “bidegunea”. Gure zalantza Euskaltzaindiara bidali genuen eta kontu hau araututa ez egon arren, egokia iruditu zaie hemen azaltzen ari garena.
Eta zuk, nola ikusten duzu?
Testu osoa hemen:
http://ibilbideak.euskadi.net/blog/2014/06/poi-eta-wpt-eta-euskaraz/