Ekainaren 26an, Donostian (18:30), Iurgi Arginzoniz izango dugu Betor hitzaldi batean. Euskaraz, Interneteko negozio eta ingenieritza alorrean pistak ematen dituzten hizlariak bildu izan ditugu Betor hitzaldi sortan, eta kasu honetan, FON enpresako Produktu eta Ingeniaritza burua izango dugu: Iurgi Arginzoniz. Gramofon proiektuari buruz mintzatuko da nagusiki.

2005ean Martin Varsavskyk sortu zuen FON, WiFi-a partekatzeko mundu-mailako sarea osatzea zuen helburu. Sorrera urtean bertan hasi zen Iurgi Arginzoniz FONen lanean (bota begiratu bat bere Linkedineko profilari), eta, aipatu dugun moduan Produktu burua da gaur egun.
Arginzonizen azken arduretako bat Gramofon musika-jogailu adimentsua garatzea izan da, crowdfunding bidez 315.000 dolar lortu dituena. FON enpresa aspaldi egin zen ezaguna. Beraz, gehienbat Gramofoni buruz hitz egingo digu datorren ostegunean, baina baita bere enpresa eta ibilbideari buruz ere.
Noiz eta non
- Ekainak 26, osteguna, arratsaldeko 18:30etan.
- Innogunea - Garate eraikina, Deustuko unibertsitatea (Mundaiz pasealekua 50, Donostia)
Programa
- 18:30 – 19:00 Iurgi Arginzonizen hitzaldia, Gari Araolazak moderatua.
- 19:00 – 19:30 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar.
Izen ematea eta informazio gehiago
- Izen-ematea: Enpresa Digitalaren webgunean.
- Ekitaldiaren Facebook-eko hitzorduan.
- Antolatzaileak: Miramon Enpresa Digitala, Berria eta CodeSyntax.
Aurreko Betor hitzaldiak
Hitzaldi interesgarriak dira antolatzen ditugun hauek (zer esan behar dugu ba geuk!). Bederatzigarrena nolakoa izango den jakiteko, bota begiratu bat aurrekoei: