Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztutako Euskararen Agenda Estrategikoa plangintzan, IKT alorreko puntuak kopiatu ditugu artikulu honetara. Zenbait, 2012an onartutako ESEP plangintzan agertzen zirenak dira.

Euskararen Agenda Estrategikoaren helburuetako bat da informazio eta komunikazioaren teknologiak (IKT; hizkuntza teknologiak barne) euskararen garapenerako baliatzea, horretarako bideratutako ekimenak sendotuz.
Agendak dozena bat alor definitzen ditu, eta IKT da horietako bat. Alor honetan, lau ildo zehazten dira:
- Euskarazko baliabide teknologikoen gaineko informazioa bateratu eta zabaltzea.
- INTERNETen euskarazko edukiak sustatzea.
- Euskarazko tresnak sortu eta sustatzea.
- .eus domeinu orokorraren garapena sustatzea.
- Hizkuntzen industria indartzeko egitasmoak bultzatzea.
- Aisialdirako sareko euskarazko edukiak gehitzea.
- Komunikazioa bultzatzeko gizarte sare birtual euskaldunak sustatzea.
- Erabilera gero eta handiagoa duten gailu teknologiko berrietara egokitutako aisialdi aplikazioak sortzen laguntzea. Bideo-jokoen alorrean eragitea, euskarazko produktuak ere ekoiztu eta hedatu daitezen.
- IKTetan eta sarean euskararen erabilerari bultzada emango dioten berrikuntzak propio asmatu eta garatzea sustatzea.
- Merkatuan agertzen diren berrikuntza arrakastatsuenak ahalik eta azkarren lokalizatzea euskarara.
- IKT inbentarioa etengabe eguneratzea.
- Sarean informazio gune iraunkorra eguneratuta mantentzea.
- Azterlanak bultzatzea: euskarazko tresnen presentzia, erabilera eta posizionamendua neurtzeko.
- Euskal Wikipedia (EW) sustatzea edukiak txertatuz; EWren kokapena aprobetxatzea euskarazko edukietarako sarbide gisa, EWn erreferentzia eta lotura egokiz elikatzea, ikastetxeetan eta unibertsitateetan EWrako artikuluak sortu eta itzultzea, EWn edukiak txertatzeko lankidetza sustatzea (zientzia, teknologia, literatura...).
- Euskara ikasteko tresna berriak sarean ipintzea.
- Interneteko eragile pribatu nagusiekin elkarlanerako bideak jorratzea.
- Sare sozialetan euskararen presentzia areagotzeko bideak erraztea.
- Euskarazko tresnak sortzen direla bermatu eta bultzatzea.
- Aplikazioak euskarara lokalizatzea.
- Hiztegi elektronikoak, hiztegien pluginak, corpusak, hiztegi entziklopedikoak, itzulpengintzari laguntzeko tresnak, itzultzaile automatikoa eta bestelako tresnak sarean erabiltzaileen eskura jartzen jarraitzea.
- Itzulpen automatikorako tresnak sortzea eta garatzea.
- Euskarazko zuzentzaile ortografikoak etengabe hobetu eta softwareen bertsio berrietara egokitzea sustatzea, ofimatika produktuetan, nabigatzaileetan, edizio-tresnetan eta gainerakoetan.
- .eus domeinua ahalik eta esparru gehienetan erabil dadin neurriak hartzea.
- 15.1. Euskararen Interneteko posizioa
- 15.2. Euskararen twitter-eko posizioa
- 15.3. Euskarazko itzultzaile automatikoaren hizkuntza-pareen kopurua eta erabiltzaile kopurua
- 15.4. Euskarazko nabigatzaileen erabiltzaile kopurua
- 15.5. Agerkari digitalen kopurua
- 15.6. Wikipediako euskarazko sarrera kopurua
Hemen duzue itsatsita, atzo Eusko Jaurlaritzak banatutako dokumentua: