Quantcast
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9030

PSN-PSOEk Iruñeko euskalgintzarekiko enpatia galdu du

PSN-PSOEk bere izaera erakutsi du: UPN eta “Diario de Navarra”-ren aurrean menpekotasun psikologiko erabatekoa.

Image may be NSFW.
Clik here to view.

Administrazioan Euskaraz taldeak Iruñeko Udalean PSN-PSOEk mantentzen duen jarrera salatu nahi du.

Iruñeko Euskalgintzak Euskararen Ordenantza aldatzeko zenbait proposamen egin ditu: Elebitasuna euskarri bakarrean jartzeko, eta ez bitan (euskarazko testuak nonbait galdu ez daitezen); Toponimia Batzordea berriz sortzeko; eta zenbait izen elebidun Ordenantzan zuzenean sartzeko (toponimoa izatearen aitzakia dela eta, euskal izena baztertua gera ez dadin).

PSN-PSOEk agintaldi honetan aldaketa hauek ez bultzatzeko jarrera azaldu du, UPNri eta “Diario de Navarra”-ri bera erasotzeko aukerarik ez emateko.

Era berean, Iruñeko Udal Haur Eskoletan euskarazko adarrak sortzeko balizko eztabaida batean abstenitu eginen litzatekeela adierazi du, horrelako proposamena aurrera ateratzeko aukerarik gabe utzita.

PSN-PSOEk bere izaera erakutsi du: UPN eta “Diario de Navarra”-ren aurrean menpekotasun psikologiko erabatekoa.

PSN-PSOEk bere burbuilatik atera beharko luke eta UPNtik eta “Diario de Navarra”-tik kanpo bizitza badagoela konturatu. Bestela, haiei begira, Nafarroako gizartea ez du ikusiko.


Image may be NSFW.
Clik here to view.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9030

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik