Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9029

Yogurinha Borova: "Maite duzunarekin gozatu"

$
0
0

GLTB Harrotasunaren egunaren bezperetan, Yogurinha Borovak“Maite duzunarekin gozatu” kantaren bideoklipa kaleratu du. Hemen ikus dezakezu euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpidatziekin. Aukeratu nahi duzun hizkuntza bideoaren behealdeko laukitxoan sakatuta.

2013an Yogurinha Borova kabaret artista trabestiak bere bigarren diskoa atera zuen: Bai, sí, yes GOR etxearekin. Albumean estilo askotako hamabi kanta biltzen dira, horietako hiru euskaraz: “Munduko alabak”,” Maite duzunarekin gozatu” eta“Mutantea zara”.

Joan den azaroan “Munduko alabak”-en bideoklipa argitaratu zuen, emakumeen omenezko kanta hunkigarri hau plazaratzeko. Kolaboratzaile ugariren laguntza izan zuen bideoan, eta, aurrekoetan bezala, artistaren ama bera ere azaltzen da.

Ekain honetan, Yogurinhak “Maite duzunarekin gozatu” kantaren bideoklipa kaleratu du, oraingoan ere lagun askoren parte-hartzearekin. Askatasunaren, dibertsitatearen eta gozamenaren aldeko himnoa da, bizipozez betea.

Gaur, ekainak 28, GLTB Harrotasunaren eguna da, eta badakizue zer egin, Yogurinha Borovaren gomendioari jarraitu eta GOZATU, ZABALDU, MAITATU eta ALDARRIKATU!!!


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9029

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik