
XXI. mende hasieran, blogak oraindik ezezagun ziren garai hartan, Euskal Herriko lehenengo blog-komunitatea sortu genuen EibarOrg-eko kideok. 2004ko uztailean izan zen. Ikastaro txiki bat eman, eta 8-10 blogari hasi ginen lehenengo urratsak ematen sarean. Harrezkero beste hainbat batu zaizkigu komunitatera, 30 blogeko komunitate sendoa sortu arte, horietako asko erreferentziazkoak euskal blogosferan. Dagoeneko 10 urte beteko ditugu blogintzan, eta urteurrena ospatzeko asmoa dugu. Urriaren 11an egingo den jaialdira gonbidatuta zaude!
Iturria: eibar.org
via @txargain: Urriaren 11rako saraoa ziber-euskaldunondako! EibarOrg blog-komunitateak 10 urte beteko ditu.Zatoz gurekin ospatzera! http://t.co/J5ypAd10bY